23. KORRIKA KANTA ETA BIDEOKLIPA

2023/12/13 15:47
eta kitto!

Atzo aurkeztu zuten HARRO HERRI, Maite Arroitajauregi Aranburu Mursego-ren gidaritzapean 23. KORRIKARAko sortutako abestia, Juan Bautista Gisasola Eibarko Musika Eskolan. Aurkezpena Ane Elordi KORRIKAko arduradunak eta Arroitajauregik berak egin zuten eta, kantarekin batera, Amaia Badiola Elgezabalek egin duen bideoklipa ere aurkeztu zuten. Aurkezpen ekitaldira joandakoen aurrean, zuzenean kantatu zuten abestia Musika Eskolako irakaslea den Arroitajauregik eta bere ikasle izandako neska-mutil talde batek.