| Sagar-muztioa dastatzeko aukera egon zen zapatuan
2023/10/09
17:31
eta kitto!
Sagardo Egunean, azken urteetan bezala, kirikoketa eta dolarea izan genituen, sagardoa modu tradizionalean nola egiten den bertatik bertara ezagutzeko. Horrela, kirikoketan sagarrak zapaldu ondoren, sagar puskak dolarera eraman eta handik muztioa ateratzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.