Bihar amaituko da Asier Errasti film laburren jaialdian izena emateko epea
Jaialdia azaroaren 3tik 8ra bitartean egingo da eta pelikulak Coliseo antzokian emango dituzte
2025/07/03
12:50
eta kitto!
Asier Errasti film laburren 26. edizioa egingo da azaroaren 3tik 8ra eta bihar amaituko da bertan parte hartu ahal izateko izena emateko epea. Berau Internet bitartez egin beharko da Eibarko Udalaren webgunean.
Parte hartzeko esteka sakatzean eta online tramitea hastean, ‘Izenpe’-ren pantaila bat agertuko da, eta hainbat identifikazio-bitarteko eskatzen ditu, hala nola BAK, BAKQ..., baina ez da beharrezkoa horiek edukitzea; besterik gabe, ‘bertan behera utzi’ sakatu, eta beste pantaila bat agertuko zaizue, erabiltzaile-izenarekin eta pasahitzarekin, bai eta erregistratzeko aukera ere, izapidea egin ahal izateko.