Bihar banatuko dituzte Film Laburren Jaialdiko sariak
2022/11/11
11:34
eta kitto!
Gaur ikusi ahal izango dira XXIII. Asier Errasti film laburren jaialdirako aukeratu dituzten azken lanak, 20:00etan Coliseo antzokian. Astelehenean hasi zen Plano Corto elkarteak, Udalak lagunduta, antolatzen duen jaialdia. Sari-banaketa ekitaldia, berriz, bihar izango da, 19:30etik aurrera, Coliseo antzokian eta orduan ezagutuko dira aurtengo edizioko film irabazleen izenak.
Argazkia: Ramon Beitia
![asier-errasti-film-laburren-jaialdia.jpg Argazkia: Ramon Beitia](https://etakitto.eus/albisteak/albiste-irudiak/asier-errasti-film-laburren-jaialdia.jpg/@@images/image-0-03eb62a188591019273945ea7d8f6e92.mpo)