Bihar hasiko da Eibarko 61. Euskal Jaia
Hitzaldiak, bakarrizketak, azoka, dantza, musika... Hainbat ekintza egingo dira herrian maiatzaren 30era arte
2026/05/20
15:03
Ekhi Belar Errasti
Badator Euskal Jaia! Bihartik aurrera eta maiatzaren 30era arte, hainbat ekintza egingo dira Eibarko Klub Deportiboak herriko hainbat eragilerekin batera prestatutako egitarauaren barruan. Antolakuntzan ibili diren Miren Hazas, Julen Bartolome eta Aresatz Usobiaga elkartu ditugu Euskal Jaiaz berba egiteko.