Brebeta euskaraz idatzi zuten ikasleei ziurtagiri ez-ofiziala eman die Elkargoko lehendakariak

Brebeta euskaraz idatzi zuten ikasleei ziurtagiri ez-ofiziala eman die Elkargoko lehendakariak
2022/07/13 16:06
eta kitto!
Naiz.eus-k argitaratu duenez, Brebeta azterketa ofiziala, debekatua izanik ere, euskaraz idatzi zuten Seaskako ikasleei ziurtagiri ez-ofiziala banatu die Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeak elkartzen dituen Euskal Elkargoko presidenteak astearte honetan. Irakasle, ikasle eta burasoen txaloen artean jaso dituzte euskaraz zuzenduak izan ziren azterketen nota «errealak».

Desobedientzia ekintza gisara brebeta azterketa ofiziala euskaraz idatzi zuten Seaskako lau kolegioetako ikasleek oso nota baxua izan dute frantsesezko zuzenketan; irakasle euskaldunek horien kopiak zuzendu dituzte nota «errealak» izateko eta horien notak agertzen diren ziurtagiriak jaso zituzten atzo, uztailak 12,  Euskal Elkargoaren egoitzan, Peio Jorajuria bere presidentearen eskutik, erakundearen sostengua dutela aditzera emateko. Informazio gehiago

Ekainaren 3an ETAKITTO.EUS-en gai horren inguruan idatzitako ERREPORTAJEA IRAKURTZEKO