Cristina Chiquin fotokazetariak sormen-tailerra eskainiko du bihar
Saioa Andretxean egingo da, Lagun Artean elkartearen eskutik, Ikasgune Feministaren barruan
2024/04/24
11:13
eta kitto!
Artean IX- Ikasgune Feministaren saio berria jasoko du bihar Andretxeak, 18:00etatik hasita, Lagun Artean elkartearen eskutik. Bertan, Cristina Chiquin Guatemalako fotokazetariak sormen tailerra eskainiko du ‘Bilaketa justizia soziala’ izenburuarekin. Parte-hartzeko, argazki-kamera edo telefono mugikorra eraman beharko da.
Cristina Chiquinek urteak daramatza, bere argazki eta bestelako lanen bitartez, Guatemalako emakumeek jasaten duten indarkeria salatzen. Orain, gurean izango dugu bere lan egiteko moduak irakasten eta, besteak beste, Erdialdeko Amerikako herrialde horretan gertatu dena eta gertatzen ari dena azaltzen, ‘La busqueda’ izeneko liburua aurkeztuko baitu Andretxean bertan, maiatzaren 5ean.