Daniel eta Ainize Txopitearen arteko topaketa Portalean
2019/09/27
08:58
eta kitto!
Aita eta alabaren ehun lan espazio berean ikusteko aukera egongo da gaur 19:00etatik urriaren 20era arte Portaleko erakusketa aretoan. Ainizek maitasun handiz prestatutako erakusketa da, aitaren heriotzaren 20. urteurrena bete den honetan. Danielen maisulanak eta Ainizek aitaren eraginez sortutako lanak ikusteko aukera egongo da, Eibarko artearen maila handiaren erakusgarri.
“Aitak eta alabak elkarri egindako begirada da ‘RE_ENCUENTRO’”, Ainize Txopitearen berbetan, “modu ezberdinetan ematen den elkar aurkitze bat”. Lehenik, Daniel eta Ainizeren arteko elkarrizketa delako, hau da, arte-erakusketa bateratua. “Aitaren 50 lan eta nire 50 lan egongo dira”. Daniel hil eta 20 urtera artista biak berriz elkartzen dira, eta urtean zehar aitaren inguruko hiru erakusketatan (Donostian, Durangon eta Zarautzen) komisarioa izan da Ainize. Eibarkoa laugarrena izango da. “Gainera, Koldo Mitxelenako eta Durangoko museoko erakusketekin katalogo bi publikatu genituen. Eibarkoa, ordea, erakusketa kuttun eta garrantzitsuena da, eta espazio aldetik oso erronka handia izan da antolatzeko orduan”. Hala ere, Portaleko erakusketa aretoak dituen 700 metro karratuak bete ondoren, Ainize oso pozik dago, buruan zuena errealitate bihurtu duelako.
Bigarrenik, artista biak Portalearekin elkartzen direlako berriz, hau da, espazioarekin. “Aita hil ondoren bere omenezko erakusketa egin zen hemen 1998an eta nik ere erakusketa egin nuen hemen 2009an”.
Hirugarrenik, elkar aurkitzea Eibarren gertatzen delako. Horregatik, Daniel Txopiteak Eibarren egindako margolanak ekarri nahi izan ditu Ainizek. “16 urte zituenetik 26 urte bete arte margotutakoak, Zarautzera bizitzera joan aurretik. Gainera, lan batzuk argitaragabeak dira”.
Eta laugarrenik, Ainizeren amama Errekatxun bizi zenez eta aitxitxak eskopeta tailerra hemen zuenez, guztiak berriz toki berean batzen direlako. Azkenean, zirkulua ixten da erakusketa honekin.
Daniel Txopitearen lan argitaragabeak
Daniel Txopitearen erretratu batek ematen dio ongietorria erakusketan sartzen denari. “Bere lanak erakusteaz gain, gure artean eduki nahi izan dut aita”. Erakusketa nahi den moduan bisitatu daiteke, baita batetik bestera salto eginez ere, baina lanak modu kronologikoan ezagutu nahi izanez gero, eskuinera jo behar da lehenik. Beheko pisuan Daniel Txopitearen lanak ikusi eta, ondoren, bigarren pisuan dauden Ainize Txopitearen obrak ikustea da bisita egiteko modurik egokiena.
Ibilbidean margolanak, eskulturak, olerkiak eta ikus-entzunezkoak aurkitzen dira, tartean Ainizek aurten aitaren omenez egindako dokumentala. Daniel Txopitearen ibilbidearen laburpenaz gainera, artista eibartarrarekin lan egin zuten artista, lagun eta abarren berbak ere jasotzen dira. “Esker oneko berbak besterik ez ditut jendearentzat, dena eman dute dokumentala eta erakusketa prestatzen laguntzen”.
Ordena kronologikoa jarraituz gero, Daniel Txopitea gazte baten lanak ikusi daitezke. “Amedeo Modiglianiren koadro bat denda baten eskaparatean ikusi zuen eta liluratuta geratu zen. Hor piztu zitzaion margolaritzarekiko intriga”. Beraz, Modiglianiren omenez egindako koadro bat ikusten da lehenik, ‘Ume begiak’. Erakusketa hasieran dauden koadro guztiak Eibarren margotu zituen eta den-denak elkarrekin kokatzea demasa da Ainizeren iritziz. Gainera, Danielen poema batek jantziko du gune hori. “Ezberdina da bere koadroen interpretazioa egitea edo zuzenean bere berbak irakurtzea”. Haurtzaroari buruz egiten du berba olerki horretan eta ‘Familia’ izeneko koadro baten eta Daniel koadro hori margotzen ikusten den argazki baten alboan egongo da jarrita. “Bizia ematen diola uste dut, koadro bat amets bat delako. Ez da balio estatiko bat, ametsen islada bat baizik”.
Soldadutza egin zuenean Danieli ez zioten margotzen utzi eta Eibarri idatzitako olerki batekin gogorarazi nahi izan du Ainizek sasoi hura. “Proiektu bati heltzen diodanean arima eta bizia ematen saiatzen naiz, denbora eta memoria aktibatzea”, eta horregatik aberastu du arte-erakusketa hau aitaren olerki eta argazkiekin. Aipagarria da, baita ere, bertan aurkitzen den Juan San Martinek (“nire aitabitxiak”) idatzitako olerki bat. “1976an Goruntz Taldeak egindako katalogo batean Juanitok aitari idatzitako olerki bat azaltzen da eta sasoi hura gogoratu nahi izan dut”.
Jarrera berritzaile eta ikertzailea zuen artista izanik, Daniel Txopiteak arte disziplina ezberdinak landu zituen eta margolaritzaren barruan ere teknika ezberdinekin sortu zituen bere lanak. Adibidez, erakusketan berari dagokion ibilbidearen amaieran ‘Kolosoak eta titanak’ kolekzioko eskultura bat ikusi daiteke. Margolanekin edo eskulturekin, Jorge Oteizak esan zuen bezala, “Txopiteak Eibar besarkatzen du”.
Ainizeren poesia bisuala
Daniel eta Ainize Txopiteak harreman estua zuten eta oroitzapen horrek bateratuta mantentzen ditu. Artea da bien arteko lokarria (“arteak batzen gaitu, baina modu ezberdinean egiten dugu”) eta Ainizeren iritziz oso positiboa da aitak eskaini zion guztia, baina txikitan uko egiten zion artista izateari. “Ez nuen ezer jakin nahi artearen inguruan, baina niretzat saihestezina zen artearen munduan murgiltzea”. Berak dioen bezala, gune neutral batean piztu zitzaion artearekiko arreta eta Londreseko London Collegen garatu zuen artista bidea, aitaren itzaletik urrun. “Han ez nintzen inor, ez nintzen Txopitearen alaba. Oihan batean egon nintzen”.
Ainizeren lanak erakusketa aretoko goiko pisuan daude ikusgai. 2007. urteaz geroztik sortutako lanak dira eta, bere esanetan, “neure buruarekin egin dudan elkar bateratzea izan da”. Lan batzuk, gainera, erakusketa honetarako sortu zituen espreski. “Eibarri buruzko sail bat egin dut”. Horrela, argazki zaharrekin hainbat collage egin ditu herriko armagileak, pilotariak eta errepublikako emakumeak gogoratzeko.
Disziplina anitzeko artista da Ainize. “Artistek, gaur egun, espresatzeko metodoak bilatzen ditugu. Artearen mundua ez da lehen bezain purista. Lehen disziplinak nahiko markatuta zeuden, baina orain zerbait esan nahi baduzu, hori esateko metodoa bilatzen duzu”. Zentzu horretan askatasun handiagoa dagoela uste du, “baina ikerketa profesional gutxiago egon daiteke”. Hau da, orain artistek denetarik egiten dute pixka bat, baina ez dira espezializatzen eta ez dute tekniketan asko sakontzen. “Niri ikertzea gustatzen zait, baina aitak askoz ere gehiago ikertzen zuen. Apurtzailea zen, baina bere sailek denbora gehiago irauten zuten, hamar urte adibidez. Nire lanetan dudan ildo nagusi bakarra lengoaia-irudia kontzeptua da, poesia bisuala”.
Umorea eta kritika ez da falta Ainizeren lanetan, eta emakumeek presentzia handia dute. Aitaren lanek bezala, bere lan batzuek denboran luze irauten dute. “Lan onek zerbait transmititzen dute eta gailendu egiten dira”. Txopiteatarren lanak, behintzat, eibartarron gogoan egongo dira beti.