Daniel Fuzato atezaina da Eibar KE-ren eguneko bigarren fitxaketa
Magunagoitia eta biek Zidanek eta Yoelek utzitako tokia beteko dute
2024/07/10
20:36
eta kitto!
Borislav Slavyren fitxaketa iragarri ondoren, arratsaldeko bigarrena ezagutzera eman du Eibarrek. Kasu honetan atezain bat dator, Daniel Fuzato, 2026ra arteko kontratua sinatuz.
Atezain brasildarra Getafen eta Ibizan aritu da azken denboraldietan, eta aurretik Brasilgo Palmeiras, Italiako AS Roma eta Portugalgo Gil Vicente taldeetan ibili da.
Jon Mikel Magunagoitiaren fitxaketaren ondoren, talde armaginak bete du Luca Zidanek eta Yoel Rodriguezek Eibarren atean laga duten hutsunea.