Debabarreneko Lanbide Heziketako eta unibertsitateko eskaintza jakitera eman dute Abian Azokan

Unibertsitateek lehen aldiz hartu dute parte Ipuruako futbol zelaiko aparkalekuan egiten diharduten ekimenean
2024/02/28 16:14
eta kitto!

Lanbide Heziketako VI. Abian Azokak ateak ireki ditu gaur goizean Ipurua futbol zelaiko aparkalekuan, Debabarreneko formakuntza profesionaleko ikasketen inguruan informazioa eskaini asmoz.

Aurtengo edizioan unibertsitateek ere hartu dute parte. Beraz, bederatzi hezkuntza-zentrok jarri dituzte standak bertan: Armeria Eskola, Uni Eibar-Ermua, Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea, IMH Campusa, Kardala Akuakultura, Meka Lanbide Eskola, Mutrikuko Institutua, Ermua-Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea eta Debabarreneko EHUren Eskola (Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola atala eta Ingeniaritza Dualaren Eskola IMH Campus).