Domekako Negutrailarekin amaituko dira Deporreko Mendi Jardunaldiak

Silvia Trigueros mendi lasterketariarekin egingo da irteera
Domekako Negutrailarekin amaituko dira Deporreko Mendi Jardunaldiak
2024/03/15 18:03
eta kitto!

Silvia Trigueros mendi lasterkaria lagun izango dute domeka goizean Kalamuako Korrikalari Taldeak antolatutako Negutrailean, modu horretan edizio berezia bihurtuz aurtengoa, Mendi Jardunaldietako azken ekitaldi bezala.

Trail irteera eta solasaldia elkartuko dituzte. Irteeran zehar egingo diren geldialtxoetan, Triguerosek “mendi lasterketen munduan” izandako esperientziak eta gomendioak partekatzeko aukera izango da. Trail irteera hori Kalamua aldetik egingo dute, goizeko 08:30ean abiatuta Deportiboaren aurretik.

Hiru bat ordutan egiteko moduko 16 kilometroak “errazak” direla diote antolatzaileek, goranzko metatua 785 metrokoa izanez. Parte hartu nahi dutenek kalamuakorrikalaritaldea@gmail.com helbidea eman dezakete izena, eta mendian korrika egiteko oinetakoak, mugikorra, zira, ura eta jateko zerbait eramatea gomendatzen da.