Eibarko merkatarientzat abestia sortu dute Nerea Ariznabarreta eta Mariano Hurtadok

...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatutako Merkatariza Galan kantatu zuten
2024/11/18 10:38
eta kitto!

Joan den asteko ostegunean Merkataritza Gala egin zen Coliseoantzokian, ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatuta, 'Euskeraz Primeran!' agitasmoaren barruan. Bertan, euskararen erabilera handitzeko herriko hainbat establezimenduk hartutako konpromisoak betetzea saritu nahi izan dute, eta horretarako zilarrezko eta urrezko diplomak eta garaikurrak banatu dizkiete, bakoitzaren konpromiso-mailaren arabera.

Nerea Ariznabarreta aktore eibartarrak aurkeztu zuen gala, eta kantatu ere egin du: Mariano Hurtadorekin batera Eibarko dendarien omenez sortu duten kantua eta beste baten bertsioa eskaini zituzten.