Elena Laka, Topaguneko presidentea: “Euskal Herriko historian inoiz ikusi ez duguna ikusi dugu Euskaraldiarekin”
2018/12/14
08:32
eta kitto!
Hamaika egun berezi bizi izan genituen azaroaren 23tik abenduaren 3ra. Euskaraldiak hizkuntza ohiturak astindu zituen egun horietan eta, garrantzitsuena, bere eragina nabari da oraindik. 200.000 lagunetik gora hartu zuten parte Euskaraldian (Eibarren 3.000 lagunetik gora) eta are gehiago izan dira egun horietan jasotako bizipenak. Elena Laka Euskaltzaleen Topaguneko presidentea oso pozik dago Euskaraldia prestatzen egindako lanarekin eta ariketa sozialak izan duen erantzunarekin.
- Orain dela egun gutxi amaitu da Euskaraldia, baina nolako balorazioa egiten duzue?
Orain arte egindako bidearen balorazioa eginez gero, gozamena izan da. Euskal Herri osoan oso gutxitan aurkitu dugu horrelako elkarlana, erakundeena eta gizarte eragileena. Batak bestearen premia daukagu. Guztion artean egindako bidea eta ariketa sozial batean 200.000 lagun inplikatzea lortzea, konpromiso batekin, pasada bat da. Euskal Herri osoan egin den ariketa izan da eta azpimarratzekoa da hori. Bestetik, ariketa sozialari berari buruz ez daukagu balorazio zehatzik, baina orain arte ikusi dugunaren eta jasotzen ari garen iritzien arabera oso esperientzia polita izan da. Arrakasta izan nahi genuen, jende askok izena ematea, baina ez genekien zer gertatuko zen eta lurralde osoko 200.000 lagun baino gehiagok izena ematea izugarria izan da. Modu pertsonalean, inguruan gertatu zaizkidan bost-sei istoriok erakutsi didate posible dela inguru batzuetan hizkuntza ohiturak aldatzea. Eta nire moduan jende asko. Batzuei zaila egin zaie, euren inguruaren arabera, baina normala da. Hori ez da porrota, bizi dugun errealitatea da. Oro har legitimazioa lortu dugu, euskaldunok euskaraz berba egiteko orduan orain arte ez genuen ikusgaitasuna. Euskaraz bizi daitekela adierazten duen aterki handi bat edo giroa sortu da. Euskarazko espazioak zabaldu dira.
- ‘Klika’ da 2019ko Korrikaren goiburua. Euskaraldian parte hartu dutenek ere ‘klik’ egin dute?
Korrikak ez dio Euskaraldiari jarraipen bat eman nahi modu esplizituan, baina faktore asko batu dira euskararen erabileraren aldeko mugimendua sortzeko. Aspaldidanik gabiltza euskeraren alde egiten, baina lortu dugun legitimazioarekin eta adostasunarekin ‘klik’ egitea lortu dugu.
- Denbora aurrera joan ahala Euskaraldiarekin lortutako indarra galtzeko beldurra dago?
Normalena da hemendik bi hilabetera 200.000 lagunek ez eustea hamaika egun hauetako jardunari, baina Lasarten egindako esperientziak erakusten du ariketa egin eta hilabete batzuetara portzentaje altu batek eutsi egiten diola hizkuntza ohituraren aldaketari. Euskaraldian parte hartu dutenen %40k egun hauetan izan dituzten bi aldaketetatik bati eusten badiote, adibidez, lorpen handia izango litzateke.
- Euskal Herri osoko erakunde eta eragileen elkarlana goraipatu duzu. Guztiok batera egin behar dugu tira?
Hona ez gara bapatean iritsi, urteetako lana izan da. Gizartea aldatu da, belaunaldiak ere, giro politikoan aldaketa egon da eta konfiantza pertsonalak eragina izan du. Indarrak batuta aurrera egin behar dugula ikusi dugu, ez dago beste modurik, eta orain da momentua. Bide honek, ondo aprobetxatzen jakiten badugu, ez du balioko euskeraren erabilerarako bakarrik, hainbat kontu politikorako ere balioko du.
- Historian mugarria ezarri du Euskaraldiak?
Bai, bide bat markatu du. Lortu dugunaz jabetze hutsak gozamena sorrarazten dit. Euskal Herri osoko erakunde eta eragileak batzea... Euskal Herriko historian inoiz ikusi ez duguna ikusi dugu Euskaraldiarekin. Eskuz esku egin dugu lan eta zoragarria izan da.