Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruko egitaraua aurkeztu dute
2022/03/02
15:39
eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, SD Eibar Fundazioak, Udaleko Berdintasun Zerbitzuak, Andretxeak eta …eta kitto! Euskara Elkarteak zenbait ekintza prestatu dituzte Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren harira. ‘Heldu/leku feministak’ izango da aurten erabiliko duten goiburua, “andrezaharrak” ardatz hartuta.
Gaur goizean egin den aurkezpenean Udalaren eta ekintzak antolatzen egon diren elkarteen ordezkariek hitza hartu dute. Horrela, Jon Iraola alkateak azaldu du programaren helburua emakumeak etxean zein kanpoan izan duen zeregin garrantzitsua ikusaraztea eta merezi duen balioa ematea dela. Patricia Arrizabalaga Berdintasun zinegotziak, ostera, Martxoaren 8rako prestatu duten programa berdintasunaren arloarekin inplikatuta dauden elkarte-sarearen batasunaren isla dela esan du.
…eta kitto! Euskara Elkarteko Maider Aranberrik euskarak mugimendu feministan duen garrantziaz jardun du. “Garrantzitsua da Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren inguruan euskararen presentzia bermatzea. Izan ere, feminismoa eta euskara lotuta doaz, eta zubiak eraikitzen jarraitu behar dugu. Gainera, azpimarratzekoa da emakumeek euskararen transmisioaren inguruan egin duten lan eskerga”, aipatu du.
Hilabete osoko egitaraua
Ekintzak bihar bertan hasiko dira, Portaleako erakusketa aretoan egongo den ‘Berdintasunerako bide luzea. Euskadiko emakumeak XX. mendean’ erakusketarekin. Hilaren 27ra arte egongo da zabalik eta bisita gidatuak egingo dira. Horretarako, Andretxean eman beharko da izena (andretxea@eibar.eus, 688 853 440, 943 543 938).
Erakusketan 1900. urtetik 1985. urtera emakumeek gainditu behar izan dituzten zailtasunak eta oztopoak islatzen dira. Horretarako, irudi, ahots, dokumentu eta objektuen bidez, emakumeek beren eskubideen eta benetako berdintasunaren alde egin duten eta egiten jarraitzen duten borroka gogora kontatzen da.
Martxoaren 8an, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunean, kontzentrazioa egingo da 19:00etan, Untzagan. Zentzu horretan, Euskal Herriko Mugimendu Feministak mobilizazioak deitu ditu Euskal Herriko herrietan eta hiriburuetan ‘Zapaltzen gaituen sistemari sua. Antolakuntza feminista gure garra’ goiburuarekin, “sistema heteropatriarkal, kapitalista, arrazista eta kapazitista kiskaltzeko”.
Hilaren 15ean, 19:00etan, ‘Erotik, berotik, zerotik’ izeneko helduentzako ipuin-kontaketa saioa egingo da Topalekuan, Ixabel Agirresaroberen eskutik eta Arrate Kultur Elkarteak finantzatuta.
Martxoaren 21etik 31era arte, bestetik, ‘Itsaspeko bihotzak’ izeneko areto literarioa egongo da Errebal Plazan. Eibarren zenbaitetan izan dugun egitasmoa da eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzentzen zaie. Bertan, genero berdintasunaren gaia lantzen da euskarazko haur literaturaren bitartez.
“Andrezaharraren” kontzeptuari helduz, hilaren 23an, 18:30ean, ‘Andrezaharraren manifestua’ aurkeztuko dute Portalean Mariluz Esteban autoreak eta Ainhoa Aldazabal filologoak eta literatura feministan adituak. Liburuan Estebanek bere burua emakume eta zahar bezala aldarrikatzen du poema batzuen eta manifestoaren bitartez. Liburua aurkezteaz gain, solasaldia ere egingo da.
Ekintzekin amaitzeko, hilaren 24an ‘Emakumea eta kirola: eta orain zer?’ izeneko mahai-ingurua egingo da Ipurua foball zelaiko prentsa aretoan. Ana Ramos kazetari eibartarrak gidatuko du saioa eta goi-mailako lau kirolarik hartuko dute parte: Irati Anda (eskalatzailea), Maialen Chorraut (Piraguista), Oihana Azkorbebeitia (mendi korrikalaria) eta Patri Espinar (pilotaria). Eibar KE elkarteko Arrate Fernandezek parte-hartzaileek erakutsi duten prestatutasuna goraipatu du eta eskerrak eman nahi izan dizkie mahai-inguruan parte hartzeagatik. “Hizlariek emakumeek kirol-jarduera profesionala uzten dutenean edo ama izatea erabakitzen dutenean dituzten zailtasunen inguruan hitz egingo dute, besteak beste”, gehitu du.
Ekintza hauez gain, Juan San Martin Liburutegiak, Berdintasun sailak eta Andretxeak Martxoaren 8arekin eta emakumeekin lotutako irakurketa-gida bat prestatu dute.