…eta kitto! Jaiko Instagram lehiaketako saria banatu dugu

Uxue Gisasolak bidalitako argazkia izan da saritua
…eta kitto! Jaiko Instagram lehiaketako saria banatu dugu
2024/10/09 17:03
eta kitto!

Zapatuan, …eta kitto! Jaian, Instagramen argazki lehiaketa antolatu genuen. Bertan, photocallean egindako argazki originalena saritzea zen helburua eta Uxue Gisasolak bidalitako argazkia izan da aukeratua.

Argazkian, Uxuez aparte, Maddi Gutierrez, Irune Saez, Leire Uranga, Olatz Basterrika, Jugatx Elizegi eta Maialen Blanco agertzen dira.

Irabazleak …eta kitto!-tik pasa dira saria jasotzera: sagardoz, txorizoz eta gaztaz beteriko sorta. Zorionak kuadrilla!