Giro ederrean joan zaigu ...eta kitto! jaiaren lehen zatia

Arratsaldeko 18:30ean itzuliko da jaia Untzagara, 20:00ak arte. Ondoren Latuna Bando Txarangak girotuko ditu herriko kaleak.
2025/09/27 16:58
eta kitto!

Goizetik hasi gara …eta kitto! Jaia ospatzen. Urtero …eta kitto! Euskara Elkartearen eskutik egiten den festan, euskara erdigunera eraman eta elkarrekin musikaz zein sagardoaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu beste behin. Euskara elkartetik azpimarratu dutenez, sagardo-dastaketa soil bat baino gehiago eskaini nahi dio …eta kitto!-k herriari: euskal giroa sustatu, euskaraz berba egiteko espazioak eskaini eta herriko giroa piztu nahi baitu elkarteak. Eguerdian zabaldu da txotxa Untzaga plazan, eta orduan egin zaio aitortza aurtengo omenduari, Aintzane Agirrebeñari, euskararen alde urteetan egindako lanarengatik.

Beste batzuetan bezala, bazkaltzeko ordura arte luzatu den jaialdian sagardoa egiteko prozesua bertatik bertara ezagutu ahal izan du jendeak, Untzagan ipini den dolarean eta, nola ez, kirikoketarekin sagarrak txikitzeko aukera ere egon da. Gainera haurrentzako eskulan-tailerra eskini da. izango da.

Musika Eskolako ikasleek eta Asier eta Kike txalapartariek girotu dute goiza musikarekin eta, arratsaldean, Latuna Bando txarangaren laguntzarekin, erdigunea ez ezik, gainerako kaleak ere euskaraz beteko ditu ...eta kitto!k.