12. denboraldia du aurten telesailak, eta honela dio aurtengo sinopsiak: Maitanek ideia zoragarri bat garatu du aurten: Basakabi “bigarren aukerako” udaleku bihurtu du. Kontua da Garaziri ez diola bere asmoen berri eman eta Basakabi arazoak dituzten gaztez bete dela. Hemendik aurrera, Garazik eta Maitanek uda zaila biziko dute Basakabin. Etorri diren gazte berriek iskanbilak sortuko dituzte, eta dena zailago egiteko, Kuxkuxero izeneko pertsona batek ikasleei buruzko informazioa zabalduko du sareetan. Maitasuna, anaien arteko gorrotoa, mendekua eta abesti berri asko ekarriko ditu aurtengo denboraldiak ere.
Go!azeneko gazteek bi saio eskainiko dituzte Eibarren urtarrilaren 24an
Bertan ikusi ahal izango dugu Jon Alonso aktore eta abeslari eibartarra.
2026/01/13
18:27
Ana Aizpurua
Go!azeneko gazteak ikuskizun berriarekin datoz Eibarko Coliseora urtarrilaren 24an, zapatua. Bi emanaldi eskainiko dituzte, bata 17:00etan eta bestea 19:00etan. Denboraldi berriko abestiak, aurreko denboraldietan kantatutako abesti ezagunenekin uztartzen dituen emanaldia izango da. Bertan izango da Jon Alonso abeslari eta aktore eibartarra. ETB-ko ‘Go!azen’ telesailaren 12. denboraldian aktore gisa estreinatu da ‘Roke’ bezala, Oraindik sarrera gutxi batzuk gelditzen dira.
* Sarrera: 10 € / 7 € COLISEOAREN LAGUNA.