Gure Zirkuak 2025eko Abadia Saria jasoko du eguenean Arraten
Arrateko zelaian karpa jartzen hasi dira hilaren 20an hasiko diren saioetarako
2025/06/16
17:55
eta kitto!
Arrateko zelaia Gure Zirkua jasotzeko prest dago. Dagoeneko zirkuaren karpa ikusi dezakegu bertan, hilaren 20tik uztailaren 5era egingo diren 11 saioak jasotzeko. Oraindik badaude sarrerak eta esteka honen bitartez eskuratu daitezke.
Gure Zirkuarentzat, gainera, egun bereziak izango dira, hilaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen 2025eko Abadia Saria jasoko duelako bertan, Arraten, 18:30ean.
Aldundiaren berbetan, “euskararen normalizazioa, kulturaren desentralizazioa, familia arteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu Gure Zirkuak modu berritzaile eta atseginean”.