Haurreskoletako langileek mobilizazioa egingo dute gaur goizean

Otaola hiribidean dagoen Partzuergoaren egoitzatik irtengo dira 11:30ean
Haurreskoletako langileek mobilizazioa egingo dute gaur goizean
2025/01/28 10:45
eta kitto!

Hezkuntza publikoko greba-zikloak aurrera jarraitzen du, eta gaur eta bihar Haurreskola Partzuergoko langileak daude grebara deituta. Horrela, Eibarren mobilizazioa egingo dute 11:30ean, Partzuergoko egoitzatik hasita (Otaola hiribidea, 29).

CCOO,ELA, LAB eta Steilas sindikatuek bultzatuta, Haurreskola Partzuergoko irakasleek honako eskakizunak egiten dituzte:

  1. Lan zamak arindu.
  2. Gazteberritza plana negoziatu eta adostu.
  3. Eros ahalmena berreskuratu.
  4. Enplegua egonkortu eta bermatu.
  5. Ordezkoen lan baldintzak hobetu.
  6. Lizentziak eta baimenak hobetu.
  7. Lan-osasun, berdintasun eta euskara planak garatu.

Greba-zikloa

Haurreskola Partzuergoko langileak otsailaren 12an eta 13an daude berriz deituta greba egitera, Bitartean, hezkuntza publikoko sukaldariek eta garbitzaileek urtarrilaren 30ean eta 31an eta otsailaren 19an eta 20an egingo dute greba, eta hezkuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleek otsailaren 26an eta 27an.