Ibone Ametzaga (ingurumenean aditua): “Ingurumenak ematen diguna baloratzen hasi behar duzu”
2018/06/08
10:42
eta kitto!
Garapen Iraunkorra eta Ingurumen Hezkuntzari buruzko UPV/EHUko UNESCO Katedrak “Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” ikerketa proiektua egin du, Nazio Batuek ezarritako ildoari jarraituz. Ibone Ametzaga Arregi Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea da Landareen Biologia eta Ekologia sailean, eta baita ikerketa talde horretako kidea ere, eta Eibarren izan genuen ekainaren 4an “Natura ongizatearen oinarria” hitzaldiarekin. Ingurumenaren Mundu Eguna izan da aste honetan, eta horren harira Eibarko Udalak antolatutako egitarauari hasiera eman zion saioak. Ingurumenak ematen diguna baloratzen hası beher dugula azpimarratu zuen Ametzagak. Azken finean, ingurumenaren kalitatea nolakoa den, halakoak izango dira gure osasuna eta ongizatea.
Ekainaren 4an, Ingurumen Mundu Egunaren bezperan, esparru honetan aditua den gonbidatua izan genuen Portaleko Areto Nagusian. Ibone Ametzagarekin batera ekitaldiko antolatzaileak izan ziren: Jon Iraola Udaleko Ingurumen saileko burua eta Vanesa Larrabide udal ingurumen teknikaria.
“Euskadiko Ekosistemen Zerbitzuen Ebaluazioa” proiektuan parte hartu du Ametzagak eta lan horren helburua zein den argitu zuen: “Giza inpaktuak ekosistemen eta bere zerbitzuen gainean ekiditeko edo txikiagotzeko balioko duten lehentasunezko ekintzen identifikaziorako tresna bat izatea”, hain zuzen ere. Ekosistemen zerbitzuak “gure ongizateari eta bizi-kalitateari eusten laguntzeko naturatik lortzen ditugun onurak direla” azaldu zuen Ibone Ametzagak, esate baterako elikagaiak, ura, energia, klimaren erregulazioa, polinizazioa, airearen kalitatea, aisialdia eta turismoa, hezkuntza eta zientzia… , eta “norbanako modura eta kolektibo gisa hartutako erabakiek naturari eta naturak ematen dizkigun zerbitzuei eragiten diete”.
Bestalde, Euskadiko kapital naturalaren kontserbazioan eta erabilera iraunkorrean eragin positiboa duten politika eta ekintzak nabarmendu nahi ditu ikerketa proiektuak. “Gaur egun badago joera handiagoa erakundeen aldetik balorazio bat egiteko, baina askoz gehiago egin liteke. Adibidez, herri txikietan, bertako lurzoruek denei ematen digute zerbitzua, esaterako, aisialdirako, ur-zikloaren erregulazioa, klima edo mikroklima… baina hori dena askotan ez da baloratzen, lurzoruek printzipioz ez baitute etekin zuzenik ematen. Aipatutako zerbitzu edo onura horiek baloratu behar ditugu eta Udalak konturatu behar dira daukaten aberastasun horretaz”.
Ikerketa desberdinak egin ditu Ametzagak eta, horien artean, piñuak aztertu ditu bere taldearekin batera, bertoko basoa berreskuratzea posible den ikusteko. “Piñu-landaketek baldintza ezinhobeak betetzen dituzte azpian bertoko basoak garatzeko. Lurzorua pribatua denez, etekin bat ateratzeko sartu ziren piñuak, gure paisaia guztiz aldatuz. Gaur egun basogintzan kirisi handia daukagu, ez du etekin ekonomikorik ematen, eta ekologikoki begiratuta, galera batzuk daude espezieetan. Piñuek ere zerbitzu batzuk ematen dizkigute, baina hemengo basoa berreskuratuz gero zerbitzu gehiago lortuko genukeela ikusi dugu, biodibertsitate aldetik askoz ere abertsagoa izango litzateke bertoko basoa".
Bestetik, Unibertsitatean hondakinen inguruan arazo larri bat dagoela ikusi zuten, eta “ez utzi janaria platerean, eramazu!” proiektua jarri zuten martxan bertako ostalaritza eskolak gestionatzen duen jangelan. Helburua hondakinak txikitzea eta jaten ez dutena etxera eramatea da, eta konpostajea Unibertsitateko lorategietara bueltatzen dute. Ibone Ametzagak esan zuenez, “denon esku dago ingurumenaren aldeko gauzak egitea, eta ezinbestekoa da hondakinak txikitzea eta inguruan daukagun plastiko kantitate izugarriari buruzko gogoeta egitea. Bizitzeko beharrezkoa dugu hainbeste plastiko izatea?”.