Jokin Bergarak ‘Adaxka lehorrak’ liburuxka kaleratu du

Jokin Bergarak ‘Adaxka lehorrak’ liburuxka kaleratu du
2023/10/24 11:19
eta kitto!
Iratzar Fundazioak eta Txalaparta argitaletxeak Iparrorratza bilduma argitaratzen dihardun eta joan den astean argitaratu zuen 7. liburuxka, Jokin Bergara eibartarraren ‘Adaxka lehorrak. Talka ekosozialaren biharamun politikoak’.

Bergararen liburuxkak, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.

Iparrorratza bildumak ikerketa, gogoeta eta pentsamendu kritikoko planteamendu originalei erantzuten dieten gai berritzaileen liburuak eskaintzen du. Iratzar Fundazioak Txalapartarekin elkarlanean, gaur egungo eztabaidak jorratzen dituzte liburuxka arinen bitartez, borroka ideologikoa interpretatu eta horretan eragin nahian.

Argazkia: Iratzar