Kalean da Txikitto! aldizkaria, Ipurterre Ipuin Lehiaketako irabazleen ipuinekin
Txikitto! aldizkariaren maiatzeko alea (hemen daukazue PDF formatuan) aste honetan banatuko da Eibarko ikastetxeetan, 6 eta 12 urteko ikasle guztien artean. Azaleko argazkian, Ipurterre ipuin-lehiaketako aurtengo irabazleak agertzen dira. Barruko orrialdeetan irakurri ahal izango dituzue euren ipuinak. Gainera, sari-banaketa ekitaldiko argazkiak bildu ditugu.
Irabazleak:
LH1-2 mailan Sofia Lujan (La Salle)
LH3-4 mailan Udai Mallagaray (San Andres)
LH5-6 mailan Helene Jauregi (J.A. Mogel)
DBH 1-2 mailan Eneko Meabebasterretxea (Eibar BHI)
DBH 3-4 mailan Alaitz Herrera (La Salle))
Sari banaketako ekitaldia ARGAZKITAN ikus dezakezue.
Gainera, bideoa YOUTUBEN DAUKAZUE IKUSGAI
Hori guztiaz gain, aurrekoetan bezala, ikasleek egindako denborapasak, liburuak, eskulanak, sukaldaritza eta beste hainbat atal aurkituko dituzue.
Txikitto! aldizkariko ale hau eta aurreko guztiak etakitto.eus-eko mediatekan dituzue eskuragai.
Txikitto! aldizkaria irakurketa eta idazketa-trebetasunak lantzeko aldizkaria izateaz gain, ikastetxe-guraso-ikasle/seme-alaben arteko harremanak euskaraz izan eta ondo pasatzeko aukera ematen digun euskarri ezinhobea da. Ikasle eibartar guztiek HILERO eta DOAN ikastetxean bertan jasotzen dute aldizkaria.
Egitasmoa, partehartzaile eta irekia da: ikasle, irakasle eta gurasoen arteko elkarlanean oinarrituta dago.