Kontxa Laspiur: “Korrikaren lekukoa lehelengo aldiz Arantzazun eruan neban. Orduan, bigarren aldiz noia eruatera”

Ipuruan hartuko du lekukoa eta herriaren omenaldia Kontxa Laspiurrek
2024/03/19 eta kitto!

Datorren eguaztena egun berezia izango da Kontxa Laspiurrentzat. 99 urterekin, Korrikaren lekukoa eramango du bizitzan bigarren aldiz, eta herrikideen esker ona jaso ahal izango du euskararen alde bizitza osoan zehar egindako lan handiarengatik.