Kvalvikak diskoa kaleratuko du barixakuan, proiektuaren azkena izango dena
2023/11/22
17:59
eta kitto!
David Karbak orain dela zazpi urte ekin zion Kvalvika proiektuari eta amaiera emango dio orain, bere bosgarren eta azken diskoarekin: KVK. “Nire ibilbideko lanik ilunena eta zintzoena da”, aipatu du musikari eibartarrak. Lanak barixakuan ikusiko du argia eta, plataforma digitaletan entzuteaz gain, biniloa erosteko aukera egongo da.
EP-ak lau abesti izango ditu, lau zatitan banatzen delako: Orain ni naiz (Haustura), Eraserhead (Zauria), Tumba (Autokritika) eta KVK (Sendabidea). Diskoa Eñaut Gaztañagak (Gaztain estudioak) nahastu du, Kepa Garcia Antonen esku egon da azalaren diseinua eta Gorka Martinez de Lagos izan du lagun abestietan saxoa jotzen.