KVK EP-aren bigarren aurrerapena argitaratu du David Karbak

KVK EP-aren bigarren aurrerapena argitaratu du David Karbak
2023/10/20 11:15
eta kitto!
Irailean jakin genuen bezala, David Karba musikari eibartarrak KVK EP-a kaleratuko du azaroaren 24an, Kvalvika proiektuaren azken lana izango dena. Horrela, irailean ‘Ni naiz orain’ abestia argitaratu ondoren, orain ‘Eraserhead’ kantua kaleratu du.

KVK diskoak lau zati izango ditu eta horrela banatuko da: 1. haustura (Orain ni naiz); 2. zauria (Eraserhead); 3. autokritika (Tumba); eta 4. sendabidea (KVK). “Nire ibilbideko lanik ilunena eta zintzoena da”, Karbaren berbetan.

EP-a plataforma digitaletan egongo da entzungai, baina biniloan eskuratzeko aukera ere egongo da. 200 kopia jarriko ditu salgai, abenduaren erdialdean, eta berauek erosteko musikariarekin harremanetan jarri beharko zinatekete.