Mariano Arsuagaren margolanetan barrena
2021/01/22
10:19
eta kitto!
Margolanak hitzak heltzen ez diren tokira iristen dira. Berbak ez dira nahikoa figuren eta koloreen bitartez adierazi nahi dena esplikatzeko. Margolarien azalpenek, aldiz, obra hobeto ulertzen laguntzen dute, ikusle bakoitzarengan erantzun ezberdinak eragin arren. Mariano Arsuagak ‘A tientas’ erakusketa zabaldu zuen joan den barixakuan eta bere eskutik ibilbidea egin genuen margolanen artean.
Mariano Arsuagak ibilbide luzea du margolaritzan eta zaila da artikulu batean bere lana laburbildu eta azaltzea. Hala ere, bere obrara hurbildu eta gehiago ezagutzeko, Portaleak aukera ederra eskaintzen du otsailaren 7ra arte. Formatu handiko eta txikiko 37 koadro jarri dituzte bertan, 1988. urtetik gaur egunera arte egindako lanaren erakusle. “Erakusketan nire obraren berrikuspena egiten da”, diosku Arsuagak, baina bere lana Portaleako erakusketa aretotik haratago doa.
Aretoaren atetik sartu eta eskumara jotzean, bere tailerra irudikatzen duen koadro bat ikusi ditzakegu. Ongi etorri Arsuagaren mundura. Hortik abiatuta, margolariaren pintzelaren bitartez bidea aurkitu duten lanak ikusi ditzakegu, armonia osoz, baina irizpide kronologikorik jarraitu barik, espazioak eskaintzen dizkion aukeren arabera. Hala ere, denboran saltoka ibili arren, “erakusketa honek nire bizitzaren ibilbide betea egiteko aukera eman dit”, esan digunez. Eta horrela, ate sekretuak aurkituko ditugu, besteak beste. “Margolaritzaren bitartez bakarrik iritsi gaitezke ezagutzaren toki jakin batzuetara”, diosku.
Behetik gora, handitik txikira
Arsuagaren iritziz, “erakusketa bakoitzak bere barne-kontakizuna dauka”, eta Portaleako ezaugarriak kontuan hartuta kontakizun berria sortu du, aretoaren neurrietara egokituz. “Gipuzkoan ia ez dugu tokirik tamaina handiko margolanak erakusteko”, dio Arsuagak esker onez.
Beheko solairuan elkarri eragiten dioten formatu handiko koadroak daude ikusgai, 80. hamarkadatik 2005. urte ingurura sortutako estilo ezberdinetako lanak. Eta goian, artistek asko estimatzen duten kupularen azpian, tamaina txikiagoko lanak ikusteaz gain, margolariaren lan berriak ikusi ditzakegu, pandemia sasoian bere etxetik irudikatutako hainbat paisaia. Irudimenak ez du begien beharrik.
Margotu ondoren hausnartu
Margotzerako orduan, Arsuaga itsumustuka ibiltzen da, ‘A tientas’, erakusketaren izenburuak dioen bezala. “Margolanak amaitzerakoan egiten dut sortutakoaren inguruko hausnarketa”, aitortzen digu. “Aurretik ez dut eskemarik egiten. Margotzen dudan neurrian aurkikuntzak egiten ditut eta, ondoren, neure buruari eta margolaritzari buruz ikasten dut. Margotzeko orduan modu intuitiboan hausnartzen dut eta gero karga arrazionala gehitzen diot lanari”, bere berbetan. Hala ere, ez du definizio zehatzik ematen. “Margolaritza oso zabala da, den-dena hartzen du barnean, eta ia krimena da ezer definitzea”, bere iritziz.
Erakusketan ikusi daitekeen bezala, Arsuagak margolari handien eragina izan du koadroak lantzeko orduan (Henri Matisse, adibidez) eta, moduren baten, eurei keinu egiteko balio dute hainbatek.
Berak ere beste artista batzuengan eragin du eta Bernardo Atxaga idazlearekin elkarlanean ibili da hainbatetan. Atxagaren ustez, Arsuagak arkitektura ikasten zuenean logura kentzen zion koadroa lortu nahi du. “Lortu al duzu?”, galdetu genion, eta irribarre batekin erantzun zigun.