Milaka sari banatu ditu …eta kitto!-k Arrateko tonbolan

Tonbolan lortutako dirua Eibarren euskararen alde lan egiteko erabiliko du euskara elkarteak
Milaka sari banatu ditu …eta kitto!-k Arrateko tonbolan
2024/09/09 14:35
eta kitto!

Arrate egunean ohiko bihurtu den Kittonboliak milaka opari banatu zituen atzo. Inoiz izan duen opari-portzentajerik handiena izan du aurtengo, ia boletoen erdiak izan baitute saria: afariak, txuletak, otarrak, motxilak, etxetresnak, diskoak, kamisetak, telebista… eta beste ehundaka sarirekin pozarren itzuli zen etxera bat baino gehiago. 

Urtero moduan Eibarko elkarte, denda, taberna eta enpresen laguntasunari esker opariz jositako Kittonbolia antolatu ahal izan du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Beraz, eskerrik asko opariak eman dituzuen babesleei eta eskerrik asko, zelan ez, boletoak erosi zenituzten guztioi. Tonbolan lortutako dirua Eibarren euskararen alde lan egiteko erabiliko du euskara elkarteak, urteko programa aurrera eramateko ezinbestekoa du-eta.

 

+