Naturaren indarraren lekuko
2017/09/22
14:02
eta kitto!
Bost kategoriako hurakana zen Irma Karibeko uharteretara iritsi zenean, irailaren 6an. Ekaitz tropikal moduan hasi zuen bere bidea Ginean, Afrikan, abuztuaren 27an, eta Atlantikoaren ur bero eta hezetasun maila altuei esker indarra hartu eta Barbudako irla gogor jo zuen. Ondoren etorri ziren Antigua, Aingira, San Martin, San Bartolome, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Turkak eta Caicoak, Kuba eta Florida (AEB). Han zegoen Maite Arrazola eibartarra, Irmaren bidean.
Arrazolaren senarra pilotaria da eta Danian (Florida) bizi izan dira hainbat urtetan. “2010ean Euskal Herrira bueltatu ginen bizi izatera, eta zazpi urte egon gara etorri gabe”, esan digu telefonoaren beste aldetik. “Aurten oporrak hartzeko aukera geneukan eta etortzea erabaki genuen”. Bidaia planeatu ostean jakin zuten Irma Floridara ailegatzekoa zela, “eta zalantzak izan genituen, sei urteko alabarengatik batez ere”. Hala ere, Arrazola eta senarrak bazuten nolabaiteko esperientzia urakanekin “eta animatu egin ginen”. Arazoa, gero, bidaiatzeko datarekin izan zuten. “Irma irailaren 9an zen Floridara heltzekoa, zapatuan, gure moduan, eta ezin genuen hegazkina hartu. Beraz, hegaldia barixakura aurreratu genuen”.
Miamira iritsi zirenean oso jende gutxi zen bertan, “hiri fantasma zen”. Aireportuan ere oso jende gutxi zegoen lanean. “Pentsatzen dut gurea azkenetako hegaldia izan zela”. Lagun batzuk bila joan zitzaizkien, “oraindik pilotan egiten duten lagunak ditugulako hemen”, eta euren etxera jo zuten zuzenean, Irmaren zain. “Urakana pasatu den aurreko aldietan ere denak etxe berean elkartu izan gara, bakarrik ez egotearren”.
Urakan askoren bidean izan da beti Florida, beraz, protokoloa ezarrita daukate horrelako egoerei aurre egiteko. “Nahiko ondo prestatzen dira”, Arrazolaren berbetan. Hartu behar diren neurrien artean, “ezin dituzu etxe kanpoan mahai edo jarlekuak gauzak utzi, jaurtigaiak bezala irteten direlako haize bortitzarekin. Dena ondo ixten dute. Leihoei oholak jartzen dizkiete aurrean eta batzuek burdinezko pertsiana bereziak dituzte jada”.
Florida pareko uharteak jo zuenean abiadura moteldu eta egun bat atzeratu zen urakanaren etorrera. Euria eta haizea hasi ziren barixaku gauean eta telebista bitartez jarraitu zuten Irmaren ibilbidea. Urakanak mendebalderantz jo zuen, Daniatik urrunduz, eta Arrazola eta familiak euren etxera joatea erabaki zuten. “Hamalau pertsona geunden han, lurrean lo egin behar genuen, umeentzat deserosoa zen eta handik joatea pentsatu genuen”.
Zapatuan, etxera heldu zirenean, ez zegoen argirik. “Gau horretan haize handia hasi zen, euri gehiago egin zuen eta domeka osoa etxetik irten gabe geratu ginen, astelehenera arte”. 32 ordu egin zituzten etxean, urakanaren haserrea entzuten. “Zuhaitzak erori ziren, euria gogor egin zuen, argi barik egon ginen, beroarekin... Umeengatik pixka bat arduratuta geunden, baina oso ondo pasa genuen!”. Mimika egiten, jolasean “eta aurreko egunean egindako makarroi hotzak jaten” pasa zuten denbora, kanpoan Irmak bereak eta bi egiten zituen bitartean.
Arrazolak kontatzen digunaren arabera, “AEBn etxe baten barruan bazaude, normalena da zuri ezer ez pasatzea, baina karabanetan edo uharteetan bizi bazara, arriskua handiagoa da”. Lurra ukitzean indarra galdu bazuen ere, “nahiko gogor jo zuen Irmak hemen”. Kalera irtetean zuhaitzak lurrean edo etxeen gainean botata, hesiak apurtuta eta bestelako kalteak ikusi zituen Arrazolak. “Gurean ez zen kalte handirik izan, txarrena izan da egun batzuetan argi gabe egon garela”.
Ura lortzea zaila izan dela aipatu digu Arrazolak, “jendea izutu egiten da eta hilabete baterako erosketak egiten ditu”. Hondamendiak, gainera, harrapaketetarako momentu aproposak dira, baina oraingoan ez du horrelakorik entzun eibartarrak. “2006an Vilma urakana pasa zenean bai. Hurakanaren begia hemendik pasa zen, kalte handiagoak egon ziren eta demaseko harrapaketak egon ziren”. Horrelakoak ekiditeko etxeratze-agindua eman dute Floridan, “eta gauetan ezin daiteke kalean ibili”.
Ekaitzaren ostean barealdia omen dator, baina José, María eta beste urakanek ez dituzte momentuz Karibe eta inguruetako herrialdeak bakean utziko. “Guk ez dugu begiratu ere egin”, dio Arrazolak. Emozio handiko oporrak eurenak, zalantza gabe.
Peruko uholdeak urrutitik sufritzen
El Niño Costero fenomenoak gogor astindu zuen Peru urte hasieran. Uholdeak, ekaitz elektrikoak eta haize bolada bortitzak bata bestearen atzetik ailegatu ziren eta 100 hildakotik gora izan ziren horren ondorioz. Herrialdearen iparraldea oso kaltetua izan zen, Piura ingurua, Egoaizia Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde eibartarrak hainbat proiektu garatzen dituen gunea.
Lima hiriburuak ere eurite gogorrak jasan zituen, eta hainbat barruti lokatz eta urez estali ziren. Chosica eta Ate Vitarte departamenduak asko kaltetu zituen fenomenoak, eta baita Ñaña ere, Nathali Chuchónen ahizpa bizi den tokia. Orain dela urte batzuk Eibarrera etorri zen bizitzera Chuchón abeslari perutarra, eta hemen bizi da bere senarrarekin eta alaba txikiarekin. Milaka kilometrotara bizi izan zuen bere herriko tragedia, “ezintasun, pena, tristura eta amorruarekin”, baina bere eskuan zegoena egin zuen herrikideei laguntzeko.
Lagunek Whatsapp bitartez eman zioten Peruko uholdeen berri eta “dardarak” sentitu zituen hasieran. “6. pisuan bizi den lagun batek esan zigun dena suntsituta ikusten zuela, lokatza nonahi, etxeak birrinduta”, dio atsekabetuta. “Zeukan guztia galdu zuen jende asko dago”. Abendutik urtarrilera Perun egon zen Chuchón bere senarrarekin eta alabarekin, “eta izugarria da zuk ezagutzen dituzun tokiak, errepide nagusiak eta abar, ur edo lokatz azpian ikustea”. Bere ahizparen etxea ere desagertzeko arriskuan egon zen. “Alboko etxeko pareta bota zutelako salbatu zen”.
Hondamendiaren aurrean, aurretik aipatutako Chuchónen lagunak eta beste hainbat herrikidek talde bat osatu zuten kaltetuei lagundu ahal izateko. “Berehala bildu ziren gosariak prestatu eta jendearen artean banatzeko”. Bera ere ez zen geldirik egon eta nola lagundu ahal zuen pentsatzen hasi zen lehen momentutik. “Kalean abestea pentsatu nuen, dirua jaso eta hara bidaltzeko”, baina Eibarko Cielito Musika Bandak zerbait handiagoa egitea eskaini zion. Carlos Sánchez-Barba bandako zuzendaria da Chuchónen senarra, eta taldeko kideen onespena jaso ondoren, Peruko uholdeengatik kaltetu direnen aldeko kontzertua antolatu zuten Egoaizia eta Udalaren laguntzarekin.
Bikoteak azaltzen duenez, “azkar egin behar zen dena. Tamalez, hondamendia hedabideetatik desagertzen denean jendearen burutik ere desagertzen da, eta ezin genuen denbora gehiegi pasatzen utzi”. Oso pozik geratu ziren Eibarko hiriak emandako erantzunarekin. “Peru osoaren izenean eskerrak eman nahi dizkiot Eibarko hiriari, beti da solidarioa”, Chuchónen berbetan. Udalak ere 2.000 euro eman zituen, “eta Udaleko Patxi Lejardi eta Jose Luis Gonzalez bikain portatu ziren gurekin”, dio Sánchez-Barbak.
Jasotako diruaren zati bat Egoaiziak kudeatu zuen, “Piura oso kaltetua izan”. Beste zati bat, ostera, Chuchónek berak kudeatu zuen. “Beheko jendeak beheko jendeari laguntzea zen nire asmoa, modu zuzenean egitea, ezagutzen eta konfiantza osoa dudan jendearen bitartez”. Bere ahizpa irakaslea da Perun eta haren bitartez bideratu zuen laguntza, “dena galdu zuen jendeari emateko, nahikoa izan ez arren”.
Hilabeteak pasa dira eta Peruko hainbat toki lokatzetik berreraikitzen ari dira oraindik. “Laguntza asko behar da, jasotakoa ez da nahikoa eta ni prest nago edozer gauza egiteko”, dio adoretsu Chuchónek.