Nerea Ariznabarreta, aktorea: “Ipuin bakoitzak doinu mota batera eraman gaitu”
2021/06/21
13:41
eta kitto!
Naita Produkzioak taldeko Mariano Hurtadok eta Nerea Ariznabarretak Kontukontzertua eskainiko dute hilaren 22an, martitzenean, 19:00, Txaltxa Zelaian. Sarrera doakoa izango da eta gonbidapenak COLISEO antzokiko leihatilan, astelehen eta ostiraletan 17:30etik 19:30era edo Kutxabank bitartez eskuratu daitezke.
Nolako ikuskizuna da Kontukontzertua?
Kontzertu antzeko bat da. Ipuin ezberdinetan inspiratzen diren abestiak joko ditugu, ipuinak edo ipuinen moldaketen abestiak. Izan ere, Mariano eta biok ipuin moldaketa musikatuak egitetik gatoz. Bertan hiru ipuin kontatzen nituen Marianok egindako musikaz lagunduta, eta amaiera ipuin abestu bat egiten genuen. Kontukontzertuan, ostera, alderantzizko formatua lantzen dugu. Ipuin abestuak izango dira mamia eta gero ipuin musikatua egingo dugu.
Formatu aldaketa horrekin zuen funtzionamendua ere aldatu egiten da?
Kontukontzertuan ipuin saio ezberdinetan erabiltzen ditugun musika-tresna guztiak erabiltzen ditugu. Horrela, kontrabaxua, ukelelea, indiarren txirula, darbuka, melodika, soinuak egiten dituzten tramankuluak eta maleta eta latekin eginiko bateria jotzen ditugu, besteak beste.
Nola moldatzen zarete musika-tresna horrek guztiak jotzeko?
Mariano arduratzen da horretaz. Nik jostailuko pianotxo bat jotzen dut abestiren batean eta ukelelea pixka bat, baina gutxi. Abestiz abesti Mariano musika-tresnak aldatzen joaten da eta looparen (soinuak grabatzen eta erreproduzitzen duen gailua) laguntzaz ondo moldatzen da.
Zuek sortu dituzue ipuinak eta abestiak edo kontakizun eta doinu ezagunak erabiltzen dituzue?
Abestiak guk sortu ditugu eta ipuinak ez dakit famatuak diren edo ez, baina kontatzen ditugun ipuinak ez dira ipuin tradizionalak, gutxienez. Gustatu zaizkigun ipuinak dira eta hortik abiatu gara.
Musika estilo ezberdinak lantzen dituzue ikuskizunean (rap, kunbia, rock-rolla…). Ipuin bakoitzak doinu ezberdin bat duela ikusi duzue? Nola egin duzue aukeraketa hori?
Ipuin bakoitzak doinu mota batera eraman gaitu. Adibidez, errima asko zituen ipuinarekin rap estiloko musika landu dugu. Zentzu horretan Marianok du zeresana batez ere eta nik berak esandakoa jarraitzen dut (barreak).
Publikoak ikuskizunean parte hartzeko aukera du?
Ikuskizunak aurrera egiten duen neurrian publikoa berotzen doa eta poliki-poliki parte hartzen hasten da. Nik publikoa tartean sartu nahi izaten dut, baina Marianok esaten dit lasai egoteko, guk abesteko eta gero publikoak abestu dezala edo ez, nahi duen moduan. Hala ere, azkenean publikoak bai hartzen du parte.
Inprobisaziorako aukera ematen du publikoaren parte hartzeak?
Beti dago tokia inprobisaziorako, batez ere abesti batetik besterako tarteetan. Publikoari galderak botatzen dizkiogu, adibidez. Ipuinak gelditzea errazagoa da, baina abestietan egitura musikala dago eta gehiago kostatzen da apurtzea inprobisatzeko. Hala ere, beti dago zerbait.
Muga, murrizketa eta maskaren sasoian nola moldatzen zarete publikoarekin hartu-eman estua izateko? Sasoi honetan ikuskizunak ezberdinak izaten direla ikusi duzue edo ez duzue aldaketarik igarri?
Bai da ezberdina publikoa maskarekin egon behar izana, baina maskaren atzean dagoena berdina da. Publikoarekin konektatzen duzunean konektatu egiten duzu eta ahoa ikusi ez arren, begiradarekin, mugimenduekin eta horrelakoekin jendea zurekin dagoen edo ez igarri egiten da. Gu ere ohitzen ari gara jendea maskarekin ikustera eta jendea beste modu batean irakurtzera. Polita da, baita ere, publikoarekin konektatzen duzunean eurengana joateko edo eurak zuregana etortzen gogoa sortzen dela, baina orduan konturatzen zara ezin dela horrelakorik egin. Egoera normal batean, abesti baten ondoren edo ikuskizuna amaitzen dugunean musika-tresnak banatzen ditugu publikoaren artean, eurek ere jotzeko, baina orain ez dugu egiten. Publikoarekin hartu-emanak jarraitzen du, baina elkar ukitu edo gerturatu barik.
Gutxienez, momentu batez inguruan dugunaz ahaztea lortzen duzue.
Bai. Gainera, gu maskara gabe egoten gara eta publikoak hori ikusten duenez, lehengora itzultzen da momentu batez.
Nolako martxa daramazue Naita Produkzioak-en?
Ikuskizun honekin bide berri bat zabaltzen ari gara. Ez da kontzertuak egiten hasi garela, esploratzen joango garen bidea baizik. Imajinatzen dut abesti gehiago egingo ditugula eta, horrela bada, musikari gehiagoren laguntza izango dugula. Bidean gaude.