Pituxa klownak ‘Ttipi-ttapa’ izeneko bakarrizketa eskainiko du bihar Zaizoi tabernan

Korrikaren inguruan jardungo du pailazoak, 19:30etik aurrera
Pituxa klownak ‘Ttipi-ttapa’ izeneko bakarrizketa eskainiko du bihar Zaizoi tabernan
2024/03/13 12:14
eta kitto!

Izenburuak argitu dezakeen bezala, Korrikaren inguruan jardungo du pailazoak, Korrika Kulturalaren baitan antolatu baitu ekintza hori ...eta kitto! Euskara Elkarteak. Sarrera doakoa izango da.

Pituxa Rositaren azalean sartuko da ikuskizun horretan. Rositak dena daki Korrikaren inguruan eta aurtengo ekimena noiz hasiko den zain dago. Eta prest, noski. Bere esperientzia baliatuz, Korrikari buruz datu eta gakoak emango ditu bertan, eta barreak ez dira faltako.

Hemen berari egindako elkarrizketa