Rebeca Lane, rap abeslaria: “Rap-musika testuinguruaren arabera egokitzen da”
2020/05/31
16:04
eta kitto!
Rebeca Lane Guatemalako rap-musikaren ikur handia da. Ekainean rap-ikastaroa eskainiko du La Furiarekin, Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen borrokatik abiatuz, musikak, erritmoak eta letrak sortzeko. Bost saio izango dira eta izena emateko andretxea@eibar.eus helbidera idatzi behar da.
Nolakoa izango da ikastaroa?
Hip hoparen historia, emakumeen presentzia hip hopean… landuko ditugu, eta raparen bitartez Guatemalako eta Euskal Herriko emakumeen borrokaz berba egitea da asmoa. Bestetik, rapa idazteko erramintak eskainiko ditugu, amaieran abesti bat sortzeko.
Rapeatzen jakin gabe parte hartu daiteke?
Edonork har dezake parte. Gutariko askok modu intuitiboan ikasi genuen, ez genuen ikastarorik jaso, eta tailer honetan guk jaso nahi izango genituen erramintak sistematizatu ditugu.
Nola hasi zinen rapean?
Batetik, poesia eta ahozko berben (poesia errezitatua) inguruan oso aktibo nenbilen. Eta bestetik, aktibismotik iritsi nintzen hip hop kulturara. Guatemalako hip hopari buruzko idatzi teorikoak egin nituen, adibidez. Lagunek nire poesia oinarri instrumental batekin garatzera animatu ninduten eta horrela hasi nintzen rapean. Lehenengo abestiek ez zuten estribillorik, poema antzekoak ziren.
Zer da rap-musika zuretzat?
Gauza askoren sintesia da. Poesia adierazpen lirikoa da, baina ahotsaren bitartez sentimenduak adierazteko aukera duzu. Ez da idatzita dagoen testu bat bakarrik. Iraganean antzerkia egiten nuen eta horrek asko lagundu zidan, publiko aurrean rap-musika egiteko idazketa edo kantu teknikak jakitea baino gauza gehiago jakin behar direlako. Rapa arte betea da eta ez da elitista. Guatemalan eta Erdialdeko Amerikan rap-musika oso baliagarria izan da auzo prekarizatuetako jendea arlo artistikoan garatzeko, herrialde horietan hezkuntza artistikoa pribilegioa delako. Hip hopa demokratikoa da, ez duzulako akademia baten titulua behar zure artea modu librean adierazteko.
Aldarrikapen sozialak egiteko ere balio du?
Hip hop kulturak hazkunde handia izan du eta musika korronte asko ditu barnean. Hasieran kalera irten, lagunekin egon eta arropa onak jantzi nahi zituzten Bronxeko (AEB) gazteek abesten zuten hip hopa, gabeziak zituztelako. Askok uste dute rapa mezu politikoarekin hasi zela, baina ez da horrela. Arrazismoa, prekarietatea eta errepresioa jasaten zuten auzoetako gazteak zirelako politizatzen zen musika mota hori. Hip hopak auzo horietako gazteak batu zituen eta etsaia zein zen identifikatzeko balio izan zien. Hau da, estatua. 80. hamarkadan Public Enemy bezalako taldeekin hasi zen mezua politizatzen. Hip hopa herrialde ezberdinetara iritsi da eta herri bakoitzaren ezaugarrien arabera garatu da. Erdialdeko Amerikan auzoko hip hopa ezagutu zen lehenik, eta poliziaren biolentzia, pobrezia… deskribatzen zituen. Bestetik, gangsta rap delakoa ere egin da, egoera horrek deskribatu ordez, glorifikatu egiten dituen estiloa, hain zuzen. Rapa testuinguruaren arabera egokitzen da, jendeak bere errealitatera egokitzen du. Latinoamerikako emakume gehienek, adibidez, gure lurraldean emakumea izatea zer den kontatzeko erabiltzen dugu.