Sagar-tarta lehiaketa Sagardo Egunean
2018/09/25
09:01
eta kitto!
XXV. urteurrenaren barruan, sagar-tarta lehiaketa antolatu du ...eta kitto! Euskara Elkarteak lehen aldiz. Lehiaketan sukaldaritza gogoko duen edonork (16 urtetik gorakoek) har dezake parte. Parte-hartzaile bakoitzak postre bakarra aurkeztuko du, eta gutxienez 4 raziokoa. Postrea etxetik prestatuta ekarri behar da, eta urriaren 6an 12:30-13:00 bitartean Untzagako plazan (tolarearen ondoan) aurkeztu beharko da. Epaimahaiak zaporea, kreatibitatea eta aurkezpena hartuko ditu aintzat. 3 irabazle izango dira eta 3 sari: lehenarentzat 150 euro; bigarrenarentzat 100 euro eta hirugarrenarentzat 50 euro. Sariak urriaren 6an bertan emango dira, lehiaketa amaitutakoan.