San Andres Bertso Jaialdia eta Bertso Paper Lehiaketa
Barixakuan, azaroak 28, 31. San Andres Bertso Jaialdia antolatu zuen ...eta kitto! Euskara Elkarteak. laia Martin, Eneritz Artetxe, Joanes Illarregi, Sustrai Colina eta Unai Iturriaga bertsolariek jardun Coliseo antzokian, Mikel Arrillaga gai-jartzaileak agindutakoari jarraituz. Goi-mailako bertsolariak izanda, saio ederra eskaini zuten bertsolariek.
Aurretik, jaialdia hasi aurretik aurtengo San Andres Bertso Paper lehiaketako irabazleei sariak banatu zizkien ...eta kitto! Euskara Elkarteak. 16 urtetik gorakoen artean Hernaniko Iñigo Legorburu izan da irabazlea (300 euro eta txapela) eta bigarrena Aimar Goenaga eibartarra (250 euro eta plaka). Gaztetxoen artean Juan Antonio Mogel ikastolako bi ikaslek bereganatu dituzte sariak, Luke Litagok lehena eta Peru Gorosabelek bigarrena.