San Andres Bertso Jaialdiaren hogeita hamargarren edizioa biribiltzeko moduko saioa egin dute zazpi bertsolariek
Gaurkoan ere maila gorenean aritzen diren zazpi bertsolarik egin dute bat antzokiko oholtza gainean, Jon Mikel Mujika gai-jartzailearen aginduetara: Amets Arzallus, Jone Uria, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Jexux Mari Irazu eta Maialen Lujanbio. Aurretik, baina, aurtengo bertso-paper lehiaketako irabazleei sariak banatu dizkie Ekaitz Juaristi …eta kitto! Euskara Elkarteko presidenteak. Helduen mailan (16 urtetik gora), lehen saria Oñatin bizi den Urko Egaña azpeitiarrak eraman du berriro, "Handik hona" sortarekin. Bigarren saria, berriz, Aimar Goenaga eibartarrarentzat izan da, "Nerabe gerade" sortarekin. Gaztetxoenen artean, 16 urtetik behera, J.A. Mogel ikastolako Libe Arizaga izan da irabazlea; bigarren saria, berriz, ikastetxe bereko Ekain Gabiolak jaso du.