The Vartools taldeak Walter Tuzzeoren omenezko abestia kaleratu du: B.I.G.

Bere kide ohia izan zena gogoratzeko itzuli da berriz talde eibartarra
The Vartools taldeak Walter Tuzzeoren omenezko abestia kaleratu du: B.I.G.
2024/09/20 13:30
eta kitto!

Walter Tuzzeo The Vartools taldeko kidea izan zen hainbat urtez eta, taldeak inoiz ahaztuko ez duenez, bere omenezko abestiarekin itzuli dira berriz akziora.

‘B.I.G.’ izeneko abestia kaleratu du gaur The Vartoolsek eta honako mezua helarazi dute sare sozialen bitartez: “Iritsi da! Denbora dexente pasa da, baina beharrezkoa genuen! Walter, lagun handia, lehenengoa, zuregatik eta zuretzat!”.