Thermopylae arte martzial mistoen ikuskizunaren bigarren edizioa egingo da larunbatean

Arratsaldeko 16:00etatik aurrera hainbat borroka egongo dira Astelena frontoian
Thermopylae arte martzial mistoen ikuskizunaren bigarren edizioa egingo da larunbatean
2026/03/23 16:51
Ekhi Belar Errasti

Iazko arrakastaren ostean, Thermopylae arte martzial mistoen ikuskizunaren bigarren edizioa jokatuko da larunbatean, martxoak 28, Astelena frontoian. 16:00etatik aurrera, K1 eta MMA modalitatetako borrokak egongo dira, Eibarko Ronin eta Sakura gimnasioetako borrokalariak tartean arituko direlarik.

Larunbat arratsaldeko jaialdirako motorrak berotzen joateko, goiz horretan, 11:00etan, borrokalarien pisaketa-saioa egingo da Arkupe tabernan, eta bertaratzeko gonbitea egin dute antolatzaileek.

Ikuskizunerako sarrerak Sakura eta Jürna gimnasioetan, eta I Am eta Abdel ile-apaindegietan daude eskuragai.