Txistorra Eguna ospatuko da domekan Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik

CD Urki eta Jesus Angel Sainz omenduko dituzte eta ez dira txistorra, edaria eta zozketak faltako
Txistorra Eguna ospatuko da domekan Eibarko Txirrindulari Elkartearen eskutik
2025/11/18 11:28
Ekhi Belar

Eibarko Txirrindulari elkarteak Txistorra Eguna ospatuko du domekan, azaroak 22. Jaiaren XXI. edizioa izango da eta aurtengoan CD Urki futbol taldea eta Jesus Angel Sainz klubeko zuzendaritzako kide eta medikua izandakoa omenduko dituzte. Ekitaldia 11:30ean hasiko da, Untzagan jarriko dute karpan, eta Debako dultzaineroen eskutik txotx-a egingo da.

Dultzaineroak goiz eta eguerdian zehar Untzaga eta inguruetan egongo dira girotzen eta Untzagako karpan txistorra eta edarien salmenta egingo da 12:00etatik 15:00etara eta 18:30etik 21:00etara.

Salmenta amaitzen denean, egunean zehar saldu dituzten rifen zozketa hasiko da. Lehen sari berezi bat eta bost ‘meta bolante’ banatuko dituzte, eta baita hainbat sari txiki ere.