Zaldibarko hondamendia oroitzen duen eskultura ipini ahal izateko kanpaina abiatu dute
2022/03/02
07:51
eta kitto!
Zaldibarko zabortegian ezbeharra gertatu zela bi urte bete ziren otsailaren 6an eta egun horretan Eitzagan eskultura bat ipintzeko asmoa zegoen, hondamendia eta bertan hil ziren Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran oroitzeko. Baina Zaldibarko Udalak horretarako baimenik ez zuela eman eta, ezin izan zen eskulturarik ipini. Horren harira Zaldibar Argituk atzo egin zuen prentsaurrekoan Udalaren trabak salatu zituzten eta, horrekin batera, oroigarria ipini ahal izateko kanpaina berezia abiatu dutela jakinarazi zuten. Azaldutakoari jarraituz, “otsailaren 6an jarri nahi genuen eskultura Eitzagan, hondamendia gertatu zenetik bi urte betetzen ziren egunean. Gertaera haren oroigarri fisikoa, bizia galdu zuten bi langileen omenez, beraien familia eta lagunen omenez, horrelakorik berriro gerta ez dadin aldarrikatuz kaleta atera ziren herritarren omenez. Eitzagan gertatu zena inork ez dezan ahaztu”.
Plataforma bera bezala, eskultura jartzeko ekimena ere herritarren borondatetik eta auzolanetik sortu zela nabarmendu zuten eta eskultura Eitzagan ipintzeko baimena urtarrilaren 4an aurkeztu zuten Zaldibarko Udalean: “Eskaeran zein lekutan jarri nahi genuen zehaztu genuen: auzoko errepidea eta oinezkoen gunea banatzen duen belarditxo batean. Belardi berean Udalaren panel bat ere badago. Inolako erabilerarik ez duen espazioa da”.
Hala ere, ezezko erantzuna jaso zuten eta urtarrilaren 10ean, dekretu bidez, Zaldibarko alkateak baimena ukatu ziela adierazi zuten agerraldian: “Harriduraz hartu genuen erabaki hau, are gehiago ematen zuen arrazoia irakurrita”. Dekretuan jasotzen denez, “Udal baimenik gabe jabari publikoan ezin da oroigarririk jarri”. Hain zuzen ere, horregatik jo zuten Udalera baimen eske. Dekretuak berak dioenez, Udalak oroigarri bat jartzeko asmoa dauka, nahiz eta ez duen zehazten non edo noiz eta nolako oroigarria izango den. Hala ere, jartzen denean, ohartaraziko diela erantzun die Udalak plataformako kideei, “bertan egon gaitezen”. Erantzuna “adar jotzea” dela erizten diote, “sentsibilitate gutxi” erakusten duela gaineratuta: “Herritarronganako errespetu falta itzela da, lotsagabekeria eta boterekeria”.
Gauzak horrela, kanpaina ipini dute martxan herrian. Azaldu zutenez, eskulturaren erreplika txikiak aterik ate banatzen hasi ziren aurreko astean eta herriko hainbat taberna eta dendetan ere eskuratu ahal izango da. Horrekin batera, “herritarren babesa lortzeko” hainbat ekintza egingo direla aurreratu dute : “Alkateari eta udal gobernuari hartutako erabaki horretan atzera egin dezala exijitzen diogu, eta herritarron borondatea errespeta dezala”.