'Ztandap' bakarrizketa umoretsua, bihar San Andres parrokiako klaustroan
Ekitaldia San Andres parrokiako klaustroan izango da, 19:30ean
2024/07/02
10:46
eta kitto!
Bihar, uztailak 3, Mirari Martiarenak eta Idoia Torregaraik ZtandaP umorez betetako binakako bakarrizketa aurkeztuko dute San Andres parrokiako klaustroan, 19:30ean. Ekitaldia Arrate Kultur Elkarteak antolatutako Udako Ikus-entzunezkoen egitarauaren baitan dago. Aurretik egin dituzten emankizun arrakastatsuen haritik, generoa umoregai hartuta, orgasmo arrakalaz, elkarbizitzaren ajeez eta señora izateaz hitz egiten dute ordu beteko saioan, besteak beste.