Gaur hasiko da V. Gilda Lehiaketa

Gaur hasiko da V. Gilda Lehiaketa
2019, Mar 27

Gaurtik ostiralera arte iraungo du aurtengo Gilda Lehiaketak. Guztira 22 tabernak eman dute izena eta epaimahaiak taberna horietako gildak probatuko dituzte datozen hiru egunetan. Zaporea, originaltasuna eta aurkezpena hartuko dituzte aintzat gildak baloratzeko orduan eta irabazleak 150 euroko saria bereganatuko du. Aurtengo epaimahaia ondorengoek osatzen dute: Mireia Alondo Eibarko sukaldari ezaguna, Josu Mugerza Elgoibako Belaustegi jatetxekoa eta Iñigo Kortabitarte Durangoko Kobikakoa.

Baina epaimahaikideek ez ezik herritarrek ere izango dute lehiaketara aurkeztutako gildak dastatzeko aukera, hiru egunotan salgai egongo dira-eta. 1etik 10era arteko puntuazioa emango diete eta bozkatu duten herritarren artean bi lagunentzako asteburuko egonaldia zozketatuko da. Herritarren puntuazio altuena jasoko duena tabernari 150 euroko saria emango zaio.

Gilda Lehiaketa …eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen du Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan. Egitasmo horrekin, herriko tabernetan ere, euskeraren erabilera bultzatu nahi da.

 

gildak2

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »