Primerako giroa `Gurasoak Berbetan´ familia arteko ginkanan

Primerako giroa `Gurasoak Berbetan´ familia arteko ginkanan
2022/05/10 09:48
eta kitto!
Eguraldiak lagun, gogotsu aritu ziren Berbetaneko partaideak eta herritarrak ostiralean egindako lehen familia arteko ginkanan. Untzaga izan zen abiapuntua eta bertan jakin zuten taldeek zein izango zen euren kolorea eta lehen proba gainditzeko pista.

Untzagatik epaitegi inguruko parkera abiatu ziren eta bertan problema matematiko bat ebatzi behar izan zuten. Behin emaitza eskuratuta, taldeek beste pista  bat jaso zuten; berehala asmatu  eta  segituan bideratu ziren denak  Eibarko Bzikleta Plazara.  Ur-jolasak zituzten bertan zain. Eskatzen zitzaiena lortutakoan hurrengo pistak merkatu plazara eraman zituen eta hainbat apaingarri egitea eskatu zitzaien.

Errebalen taldekide guztientzat apaingarriak egin eta jantzi ostean, Urkizura eraman zituen pista eman zitzaien. Leher eginda heldu ziren denak Urkizura eta oraindik ere azkeneko proba bat gainditu behar izan zuten: euren taldearentzat leloa eta pankartak sortu behar baitzituzten.

Abiadura bizian bete zuten denek ibilbidea eta parte hartzaile guztiek jaso zituzte diploma zein domina, bakoitza bere mailan: azkarrenak, borrokalarienak, ausartenak, originalenak...

Giro ezinhobean eta merendola batekin eman zitzaion amaiera ekitaldiari. Antolatzaile zein parte hartzaileen balorazioa oso ona izan denez, datorren ikasturtera begira esperientzia errepikatzeko asmoa adierazi dute.

Ginaka-2 Ginkana-1

 

Ginakana 4 Ginakana10 Ginkana 3 Ginkana 6 Ginkana1 Ginkana2 Ginkana7 Ginkana9