Benetan poztekoa izan zen atzoko irudia. Gogotsu gaude eibartarrok eta atzo gogo hori erakusteko aukera izan genuen.
Lau astetan amarauna handitzeko gai izan gara, ahoz-ahoz eta eskuz-esku eman diogu elkarri “Euskaraz Primeran!” intsignia eta horrekin batera konpromisoa ere bai, euskeraz berba egiteko konpromisoa.
Ez dadila amarauna orain eten, ez dadila honetan gelditu.
Jarraitu dezagun Eibar euskalduntzen!