Berbetan eta Ongi Etorri programen ikasturte hasierako aurkezpena egin dute

Berbetan eta Ongi Etorri programen ikasturte hasierako aurkezpena egin dute
ETA KITTO 2019, Ira 18

Gaur arratsaldean aurkeztu dituzte Berbetan eta Ongi Etorri programak Portalean …eta kitto! Euskara Elkarteko Ekaitz Olaizolak, Ainara Labadok eta Ane Bergarak, Patxi Lejardi udaleko Euskara zinegotziarekin batera. Euskera praktikatu nahi dutenei horretarako aukera emateko asmoz orain dela 18 urte abiatu ziren programek oso harrera ona izaten jarraitzen dutela azpimarratu dute antolatzaileek gaurko ekitaldian eta ikasturte berriari ilusioz eta gogotsu ekingo diote aurten ere. Programen berri jendeari emateko asmoz, bestalde, kalera irtengo dira datozen egunetan, jai giroan interesa duten guztiei informazioa emateko prest. Barixakuan arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaia, Eibarko Bizikleta Plazan. Ordu horretan jarriko dira martxan eskulan-tailerrak eta puzgarriak, 18:30ak arte, eta ordu horretatik aurrera dantza egin eta ondo pasatzeko aukera eskainiko du Arima Diskofestak. Eta datorren astean auzoetara joango dira Berbetan aurkeztera: martitzenean, irailaren 24an Urkin egongo dira, Cepa taberna parean; eguenean (irailak 25) Ipuruan, Ipur taberna kanpoan; eta 27an (barixakua), Urkizuko parkean. Hiru egunetan 17:30ean hasiko da jaia eta umeentzako jolasak eta txokolatada egongo dira.

Gaurko aurkezpen ekitaldia agurtu baino lehen, Berbetan eta Ongi Etorri programetan parte hartzen dutenetako batzuei euren esperientzia azaltzeko eskatu diete eta ESAN DUTENA BIDEO HAUETAN JASO DUGU:

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »