Euskeraz primeran! ekimena neguko merkealdien azokan izan da

Euskeraz primeran! ekimena neguko merkealdien azokan izan da
2023/03/03 10:21
eta kitto!
Dendari eta bezeroen artean euskarazko harremana bultzatzeko helburua du ...eta kitto! Euskara Elkarteak antolatzen duen Euskeraz primeran! ekimenak eta aurten ere merkealdien azokan izan da, herritarrei erosketetan ere euskara erabil dezatela gogoratzeko. Eguraldi txarra iragarrita zegoela-eta, estreineko bider egin da azoka Errebal Plazan, Toribio Etxebarrian egin beharrean. Hiru egunetan izan da bertan ekimena eta gerturatu direnek dinamika erraz batean hartu dute parte; euskara non erabiltzen duten eta non erabiltzeko konpromisoa hartzen duten adierazi dute bertan zeuden horma-irudietan, eta, Euskeraz primeran!-eko poltsa jasotzeaz gain, EMGI-k emandako 100 euroko erosketa-txartelaren zozketan sartu dira. Goiko argazkian Udal Euskaltegiko ikasleak ageri dira; eskolan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera guztiak baliatzen dituzte eta oraingoan azokan ibili dira postuz postu, ...eta kitto!ren ekimenean kalerik egin gabe.

M-factoring Miren