12:30ean zozketatuko du …eta kitto!-k sanjuanetako otarra

12:30ean zozketatuko du …eta kitto!-k sanjuanetako otarra
ETA KITTO 2021, Eka 14

Sanjuanetako otarra zozketatuko du gaur 12:30ean …eta kitto! Euskara Elkarteak.
Irabazleak ekainaren 22ra arteko epea izango du saria jasotzeko eta agertuko ez balitz ordezkoak ekainaren 29ra arteko epea izango du. Ordezko honek ere ez balu jasoko bigarren ordezkoak uztailaren 6ra arteko epea izango du.
…eta kitto! Euskara Elkarteak egiten dituen programak garatzeko lagungarria izango da zozketa honetatik jasotako dirua eta, zentzu honetan, benetan eskertzekoa da rifak erosi eta babesa erakutsi duten herritarren jarrera zein sariak osatzen lagundu diguten denda eta erakundeena: Eibar Merkatalgune Irekia, Arregi-Domínguez arraindegiak (Ego-Gain eta Bidebarrieta), Mugika harategia eta Otegi harategia.

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »