27 taberna lehiatuko dira gaur hasi eta eguenera bitartean egingo den Eibarko XV. Pintxo Lehiaketan

27 taberna lehiatuko dira gaur hasi eta eguenera bitartean egingo den Eibarko XV. Pintxo Lehiaketan
2018/11/20 eta kitto!
Arrate Kultur Elkarteak, Eibar Merkataritza Gune Irekia, Eibarko Udala eta herriko tabernarien laguntzarekin, Eibarko  XV.  Pintxo  Lehiaketa antolatu du. Gaur hasi eta eguenera  bitartean jokatuko den txapelketan 27 taberna lehiatuko dira eta bakoitzak pintxo berezi bat prestatu du lehiaketarako. Hauek dira izena eman duten tabernak: Akara, Albert, Amesti, Anardi, Arkupe, Aterpe, Baisi, Baratze, Beleko, Birjiñape, Chic, Chido, Depor, Dos de Mayo, Foxtter, Ipur, Iturri, Kontent, Koskor,  Kultu, Slow, Su Beroa, Trinkete, Txaltxa, Txoko, Hirurok eta Lau Bide. Lehiaketara aurkezten diren pintxoak hiru egunetan, martitzen, eguazten eta eguenean, lokaleko barran egon beharko dira, bezeroek ikusteko eta jateko moduan. Pintxoen prezioa, bestalde, 1’5 euro eta 2 euro artekoa izan beharko da. Epaimahaia Ruben Etxaniz, Unai Magunazelaia eta Josu Gimenezek osatuko dute eta, horrez gain, pintxoak probatzen dituzten bezeroek, bozka bitartez, publikoaren saria nori eman erabakiko dute. Irabazleei sariak San Andres egunean banatuko dizkiete eta hauek izango dira: Pintxo onenari saria (150 euro, diploma eta garaikurra); Bertako produktua hobekien erabiltzen duenari saria (150 euro eta diploma); eta Publikoaren saria (150 euro eta diploma). Gainera, bozka ematen duten guztien artean zozketa egingo dute eta irabazlearentzat beste sari bat egongo da.diptikoa 1diptikoa 2

Diptikoa_3