53 eibartarrek hartu zuten parte Bizilagunak egitasmoan

53 eibartarrek hartu zuten parte Bizilagunak egitasmoan
2019/11/18 17:11
eta kitto!
Jatorri ezberdineko eibartarrak elkar ezagutzeko egitasmoa da Bizilagunak. Horretarako, familia (edo lagun-talde) batek beste bat bazkaltzera gonbidatzen du, euren artean ezagutu eta tradizio, ohitura eta kultura ezberdinen berri emateko. Azken urteotan hainbat eibartar elkar ezagutzeko balio izan du Bizilagunak egitasmoak eta 53 lagunek hartu dute parte aurtengo edizioan. Lau bazkari egin dira guztira (euretako bat Mendaron): elkarte gastronomikoetan bi eta etxeetan beste biak. Horrela, kuskus, oilasko erre, konafa eta tajin artean Venezuelan, Euskal Herrian, Gaztela Leonen, Marokon eta Egipton jatorria duten eibartarrek elkar ezagutu ahal izan zuten.

Bizilagunak58 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.15  WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.16 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.21 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.25 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.26 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.27 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.30 WhatsApp Image 2019-11-18 at 16.49.33