81 urteko eibartarrek sasoi betean ospatu zuten euren jaia

81 urteko eibartarrek sasoi betean ospatu zuten euren jaia
2018/11/28 20:39
eta kitto!
Argazkian ikusten dituzuen andra-gizonak 1937an jaiotakoak dira eta, aurreko barixakuan Untzagan elkartu ziren, hamabigarren urtez jarraian euren jaia ospatzeko. Bakoitzari bere zapia banatu eta jantzi ondoren, taldearen argazkia egin eta Peña Txinberara joan ziren, piskolabisa hartzera. Txikiteoan ibili eta gero, Unzaga Plaza hotelean bazkaldu zuten eta, datorren urtera arte agurtu baino lehen, dantzarako aukera ere izan zuten.

1937 jaiotakoak00