Ainize Frontaura eta Iñigo Zubiaurrek jantzi zuten txapela Eibarko 3. Berakatz Zopa Txapelketan

Ainize Frontaura eta Iñigo Zubiaurrek jantzi zuten txapela Eibarko 3. Berakatz Zopa Txapelketan
2018/11/19 12:51
eta kitto!
Eibarko Sarek antolatuta, zapatuan Untzagan egin zen Eibarko 3. Berakatz Zopa Txapelketan aurten ere primerako giroa egon zen eta, izena eman zutenek prestatu zituzten berakatz zopa guztiak probatu eta gero, sariak banatu zituzten: txapelak jantzi eta 150 euroko saria eraman zituen bikotea Ainize Frontaura eta Iñigo Zubiaurrek osatutakoa izan zen (iaz bigarrenak izan ziren); 100 euroko bigarren saria iazko txapeldunek, Emilio Aiastuik eta Tomas Perniak jaso zuten; eta 50 euroko hirugarren saria aurten lehen aldiz parte hartu duten Ander Agirresarobe eta Mikel Teruelok irabazi zuten. ARGAZKI ALBUMA IKUSTEKO SARTU GURE MEDIATEKAN.