Amelia Tiganus emakumeen salerosketako biktima ohiaren hitzaldia bihar Portalean

Amelia Tiganus emakumeen salerosketako biktima ohiaren hitzaldia bihar Portalean
2019/10/22 09:24
eta kitto!
Gaur Peter Szilek hitzaldia eskaini ondoren, bihar amaituko da Andretxeak antolatutako Eztabaida feministak: prostituzioa eta sexu-lana auzian saioa. Amelia Tiganus aktibista feministak eta emakumeen salerosketako biktima ohiak eskainiko du azken solasaldia bihar 18:00etan Portaleko areto nagusian, eta ‘Emakumeak eta umeak: prostituziorako salgaiak. Nola fabrikatzen da puta bat?’ izango da bere berbaldiaren izenburua.

Orain dela aste batzuk sortu zen Euskal Herriko Mugimendu Abolizionistaren (EHMA) kidea da Tiganus.